Walter Gropius arkitektoak Bauhaus arte mugimendua sortu zuen 1919an. Talde lana bultzatu zuen, besteak beste, Paul Klee etaVasilij Kandinskij-rekin batera. Orduko tradizioak hautsi zituen, eraikin handien nahiz objektu txikien diseinuan abangoardia eta klasizismoa uztartuz. Bauhaus-en lehen egoitzan, Alemaniako Weimar hirian, erakusketa paratu dute uztailaren 5era arte. Berlinen hil honen 22an zabalduko da beste erakusketa bat eta Dessau-n ere hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Phillip Oswalt Bauhaus-eko administratzailearen esanetan, mugimenduak “uste duguna baino eragin handiagoa dauka gaur egun”.