Martinrezola erabiltzaileak Tiraka blogean esanak: "Aurten bete dut laugarren urtea Lakuan ingelesa ikasten. Urteotan bizi izandako esperientziatik honako puntuekin gelditzen naiz:
- Urtero-urtero, ikasleen %90 euskaldunak ginen. Ez dut uste kasualitatea denik.
- Hori hala izanda ere, klaseetako ‘mundu erreferentziala’, itzulpen-hizkuntza, adibideak, baliokidetasunak… gaztelaniaz izan dira.
- Salbuespenak salbuespen, klase inguruko harremanetarako hizkuntza (klase aurreko, bitarteko eta ondoko hitz aspertuak eta abar) gaztelania izan da, baita euskaldunon artean ere, eta baita elebidun-elebakarren arteko proportzioa 9-1 zenean ere".
Benito erabiltzaileak Karrajua blogean esanak Ibilaldiaz: "Azken batean urteetan frogatu digute egun bateko ekitaldiak, handia, jendetsua eta hunkigarria izan arren, ez dituela hizkuntza-ohiturak derrepentean aldarazten. Alegia, ikastolen jaialdi horiek (eta beste batzuk) euskararen egunak izango dira, baina ez oro har euskaraz hitz egiteko egunak".