argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2009ko ekainaren 17a

Asier Muniategi Euskadiko liburu azoken koordinatzaileak Bizkaie! agerkari elektronikoan: "Kanpaina gehiago egin beharko litzatekez, gitxi egiten dira. Beste herrialde batzuek askozaz diru gehiago gastetan dabe irakurketearen sustapenean eta hori, azken batean, erronka bat da eta guk horretan hutsune bat daukagu, ez ez dalako egiten, gehiago egin behar diralako baino, batez be kultura aldetik. Zergaitik Pirritx eta Porrotxek eta Txirri Mirri eta Txiribitonek saltzen dabe horrenbeste? Umeak eurakaz identifiketan diralako".

 

Unai Elorriaga idazleak Berrian: "Dena perfektu egin nahi dut eta 8.000 zuzenketa egiten ditut. Behin amaituta, azken puntua jartzean, sentimendua beste bat da, ‘zer egingo zaio ba?!’. Gero kritika txarrak jasoz gero, ba aurrera. Kritika txarrak, gainera, onak dira: galtzen ikasten da. (...) Ni profesionala naiz, nire lanbidea da. Horregatik, batzuetan uste dut kritikariek kontu handiagoz egin beharko lituzketela beren lanak. Amorrua ematen du batzuetan erabiltzen duten letxe txarrak. Nik lau urte egin ditut lan honen atzean, nik profesional jokatu dut, eta hori bera eskatzen diot kritikariari, profesional joka dezala".

 
 

Xabi San Sebastian abeslari eta gitarra-jotzaileak Garan: "Ez dut nor naizen jakin nahi; naiz eta puntu (eta jarraian). Agian, publikoari kostatu egingo zaio nor naizen asmatzea. Merkatuak ez ditu gustuko libertateak (...) Nire izenean proiektuak ateratzea kosta egin zait. Aurpegia emateak, izena eta irudia jartzeak, beldurtu egiten ninduen. Gatazkak sortzen ziren barruan daramadan anarkistaren eta merkatuaren korapiloen artean".