argia.eus
INPRIMATU
Nor da Durk Gorter?
Saioa Labaka Nekane Goikoetxea 2009ko ekainaren 14a
56 urteko herbehereetarra, soziologian lizentziatua eta humanitateetan doktorea da. Amsterdameko Unibertsitatean Soziolinguistika Saileko arduraduna eta Fryske Akademy-ko kide eta kudeatzailea izan zen. Hainbat ikerketa-saretako kide eta koordinatzaile, 30 urteko esperientzia luzea du hizkuntza arloko ikerketetan. 2008tik EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko ikerlari dihardu Ikerbasque programaren eskutik.