Zein da arrazoia musika egiten jarraitzeko?
Ez dakigu. Interes bera duten beste hirurekin lan egitea, gauza antzekoek zirrara sortzea, gordeta dituzun hainbat gauza ateratzea, geuk nahi duguna nahi dugunean egitea... bizitzari azken tanta atera diezaiokegu horrela musikarekin.
Ama Sayrekin alderatuta, Zein?-ekin Karlosen ingeles klaseak galdu eta intentsitatea epeldu zenuten?
Karlos Barakaldoko post punka zen –ezkerraldeak nortasuna finkatzen du–. Ezagutu dudan tipo interesgarrienetarikoa. Eta izan liteke Zein? beste ildo batetik joatea, ez epelagoa baina nahiko ezberdina.
Zein?-ek rockaren alde egiten du zentzu oso zabalean, eta pop-a konplexu gabe aldarrikatzen du, besteak beste?
Zeharo. Azken finean rockarekin nahi duzuna egin dezakezu, ezta? Zure barneak ateratzeko erarik primitiboena da musika kontuan.
Gaur egun diskoak ateratzea, zer da, “sarerik ez ikustea”?
Dudarik gabe. Sarerik ez, baina oso gustura egiten duzun zer edo zer. Masokak gara: jartzen dugu gure ilusio guztia, ez daukagun denbora, diru pila bat...
Letrek biziraupenezkoak dirudite: “ihes, askatu, balak, arnasa hartu, beldurra, borrokatu, ito, leku ezkutu”...
“Helduak” garenean gauzarik tontoena egiten dugu: haurtzaroko ametsak albo batean uzten ditugu, lan baten truke. Nahiak beheko solairura bultzatzen ditugu eta frustrazio ikaragarriak datoz. Horri aurre egin behar diogu zoriontasuna neurri handi batean norberaren esku dagoelako zer nahi duen argi izanez gero.
Hitzak nahiko zinematografikoak iruditzen zaizkit.
Dudarik gabe. Oso zinemazaleak gara. Gero eta gehiago gainera. Irudi gutxirekin pertsonaia, harremanak edo egoera bat deskribatzeko aukera ematen dizu zinemak.
Bada rock-and-rollik espazioan eta Innsbrucken? Eta han bakea aurkituko zenukete?
Touché. Bai, noski; rocka denbora hauetako balada da.