argia.eus
INPRIMATU
ACT antzerki jaialdia
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko ekainaren 10a
Arte Eszenikoen Eskolen Nazioarteko Jaialdia da ACT, eta Bizkaiko Antzerki Ikastegiak antolatu ohi du. Ekainaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta antzezlan laburrak izango dira protagonista. Izan ere, antolatzaileek genero hori bihurtu dute jaialdiko sail nagusi, eta irabazleek 3.000 euroko saria jasoko dute. Euskal Herriko sei talde ariko dira Bilbon eta Barakaldon, Europako beste hainbat talderekin lehian.