Pentsioen krisia dela eta ez dela

Gorka moreno Márqez
Iñigo Azkona
Sistema kapitalistan ohikoak diren krisi garai hauetan beti agertzen zaigu pentsioen inguruko eztabaida, azken aldian hainbat komunikabidetan ikusi ahal izan dugun bezala. Hazkunde ekonomiko garaian bitxia bezain esanguratsua izaten da krisia oso azkar ahaztea, pentsioen auzia desagertzea eta inork ez hitz egitea honen inguruan.
 
1990. hamarkadan ere gaur egun ematen ari diren hainbat argudio agertu ziren pentsioen inguruko eztabaidan. Batzuek 2020. urtean sistemak porrot egingo zuela aurreikusi zuten jada. Oraingo honetan ere, ez dira gutxi porrot hau aurreikusten ari direnak eta susmoa dut, petrolioaren desagerpena bezala, azkenean ez ote den beti eztanda atzeratzen.
 
Lehenik eta behin, esan beharra dago epe motz-ertainera begira Gizarte Segurantzaren etorkizuna bermaturik dagoela. Are gehiago, gaur egun –eta azken urte hauetan ere– superabita ematen da Gizarte Segurantzaren kutxan. Bigarrenik, eta aurreko pasartean esandakoaren aurrean, nabaria da azken urte hauetako tendentzia demografikoak zeintzuk diren eta populazioaren zahartze prozesua agerian dugula, eta argi eduki behar dugula etorkinen etorrerak ez duela egoera hau konponduko. Gainera, ez dezagun ahaztu gaurko etorkin kotizatzaileak pentsioen onuradunak izango direla. Beraz, bi tendentzia dauzkagu. Alde batetik, egoera koiunturala daukagu: krisia dela eta kotizatzaile gutxiago eta desenplegu prestazio gehiago ordaindu beharra. Bestetik, nabaria da epe luzera begira Gizarte Segurantzaren inguruko gogoeta egin beharko dela egiturazko arazoa den demografiari aurre egin ahal izateko.
 
Bigarren eztabaida hau da interesgarriena eta landu beharrekoa, denbora dagoenez gainera sosegu dezentez egin daitekeela uste dut. Zentzu honetan, orain arte sakratutzat eta tabutzat jo diren hainbat elementu birplanteatu beharko ditugula iruditzen zait. Bat aipatzearren, erretiroak 65 urterekin izaten jarraitu behar al du? Akaso interesgarriagoa izan daiteke 65rekin baino 67rekin erretiratzea eta bi urteko denbora-txekea izatea lan ibilbidean nire formakuntza hobetzeko edota nire seme-alaben zaintzaz arduratzeko? Era berean, 65 urte izateak gauza bera esan nahi al du gure garaian edo Bismarck-en garaian? Galdera hauen inguruan hausnartzea ezinbestekoa iruditzen zait. Lehenengo harria botata dago.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude