Kanpoak barrua eragingo?

Iñaki Antiguedad
Dani Blanco
Euskal politikan unean uneko kontuek hartzen dute arreta. Europako hauteskundeen ingurukoak arreta ez ezik aparteko garrantzia ere hartu du. Aukera egokia galdu da, berriz, ezkerreko sektore independentistek zerrenda bateratua aurkezteko, helburua Estrasburgon pertsona bat izatea baino, zaila dena gure mugetan, sektoreotako herritarrei ihintzak udan ura bezala behar duten ilusio-bultzada ematea izanda, epe ertainean Euskal Herrian gauzatu zitekeen ezkerreko bloke baten balizko abiapuntu. Baina ez dagoena balego! Horren esperoan dagoena dago.
 
Dramaturgo ezaguna buru duen zerrendaren aldeko botoa eskatu du ezker abertzaleak; eta bat nator, unea une. Hiztegia tentuz erabili dute zerrendaren bultzatzaileek betikoari erantzun eta Estatuaren lege-galbahetik pasatzeko, biolentzia monosilabo batez ezin dela epaitu baina horren “praktikarekiko jarrera argia” agertuz. Era horretan bide bat zabaldu zaio ezker abertzaleari gerora begira, pare bat urtera izango diren udal hauteskundeetan presente egon behar duelako, bere proiektu politikoa birtuala izaten amaitzea nahi ez badugu behintzat, eraginkorraren kontrakoa hain zuzen. Egon beharra, galbahetik pasatu behar bada ere. Azken finean, ba ote da negoziazioa izan aurretik galbaheak desagertuko dituztela pentsatzen duenik? Negoziaziorako behar den indar-metaketa birtualeko eremutik etorriko dela pentsatzen duenik? Birtualezko urak ez du errota mugitzen. Funtsean hiztegia tentuz erabiltzea baino gehiago prozesu politikoan zerk egon behar duen eta zerk ez da birpentsatzekoa. Ekintza eragintza bihurtuta.
 
II-HErekin (Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna) aukera erreala dago pertsona bat Estrasburgon izateko, indarrean den eredu sozio-ekonomikoaren kontra aritzeaz gain euskal gatazkaren konponbidea handik ere zabaltzeko. Bai, Europako laguntza beharrezkoa da konponbide horretan, ezker abertzaleak sarri gogoratu legez, baina laguntza horrek ezinbestean eskatzen du etxe barruko lanak ondo egitea, ez dadin gertatu kanpoko saiakerak behar adinakoa ez topatzea barruan. Azkenean, prozesuaren aldekoen teilatuan da arazoa, negoziazio prozesuaren nolakoa bera ere birpentsatzean, seguru asko, aurrekoek emana abiapuntu.
 
Bada beste kontu bat ere panorama politikoaren saltsan, ezker subiranistaren esparruan nork-zer-zenbat argituz joatea, gerora begirako blokearen bidean inork bere lumak larregi harrotu ez ditzan, are gehiago berdintasunean jokatu ez diren partidetako emaitzak erreferentzia hartu nahian. Eta hau kolpea datorkiguna! Kanpoko zerrendek neurtuko dute barruko indar-korrelazioa! ERC buru duen zerrendaren aldeko botoa eskatu dute alderdi batzuek, eta II-HEri ezker abertzaleak. Izango da, bai, zer kontatua hauteskunde gauean, hautesleria subiranistaren lehentasunak argitzeko, gerorako blokearen lidergo konpartituaren oinarriak zehaztuz joateko. Dena dela, ulertzen gaitza zaidana da Ipar Euskal Herrikoa. Urteotako batasuna hautsi egin da oraingoan; ezker abertzaleak zerrenda propioaren alde egin du eta beste sektore batzuek Estatuko hegoaldeko hautes-barrutian laborari ezaguna buru duen Europe Ecologie zerrendaren alde. Nago ni zerrenda honetakoek, II-HEkoek bezala, eta jakinda ez hura ez hau “gureak ez direla”, indarrean den eredu sozio-ekonomikoan aldaketa estrukturalen alde egiteaz gain euskal gatazka konponbidean sartzearen alde ere egingo dutela. Baina tira! dagoena dago eta ez dagoena balego!

ASTEKARIA
2009ko ekainaren 07a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude