argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2013ko maiatzaren 06a

Opera Lagunen Bilboko Elkarteak argi dauka: krisi ekonomikoari aurre egiteko modurik egokiena kalitatezko programazioa eskaintzea da. Hori helburu hartuta aurkeztu dute 2009-2010 denboraldiko egitaraua. Bi berrikuntza azpimarragarri: Giusseppe Verdiren Falstaff eta Benjamin Brittenen Billy Budd. Bi lan horiek lehen aldiz ikusi ahalko dira Bilbon. Denboraldia irailaren 26an hasiko da.

 

La Pez konpainia getxoztarrak jaso du Leioako Umore Azokako euskal kale ikuskizun onenaren saria, immigrazioari buruzko El show de la Patera Rosa lanarengatik. Kanpoko ikuskizunei dagokienez, Bartzelonako La Industrial Teatreraren Rojo obra saritu dute.

 
 

Artea eta Ikerketa laguntza deialdira aurkeztutako 370 proiektuetatik bederatzi bildu dituzte Gasteizko Montehermoso kulturunean. Batetik, Ion Arregi, Marcelo Exposito, Aurélien Froment, Nathaniel Mellors, Pia Pönieck, Lisa Tan, Irene Kopelman eta André Guedes artisten obrak jaso dituzte. Bestetik, Adnan Yildiz komisarioak hautatutako nazioarteko hamaika artista eta kolektiboren lanak. Abuztuaren 30era arte izango dira ikusgai.

 

Apurtu.org webguneak hedabide ugaritako 60 kazetari eta blogariren babesa jaso du. Euskal presoei eta tortura salaketei buruzko berriak ziren, besteak beste, biltzen zituen edukiak. Pasa den apirilaren 20an, on-line telebista ere martxan jarri zuten webguneko kideek. Handik egun gutxira, ABC egunkariak Apurtu.org ETArekin lotu zuen, eta atzetik eraso informatiko bat jasan zuen atariak.