argia.eus
INPRIMATU
20 konpainiak parte hartuko dute Donostiako dFeria azokan
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko ekainaren 03a
Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean egingo da Donostiako arte eszenikoen dFeria azokaren 15. edizioa. Aurten 400.000 euroko aurrekontua izango du, iazkoa baino %25 txikiagoa. Hori dela-eta, kale ikuskizunik ez da izango. Dantza eta antzerki emanaldiak Victoria Eugenian, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan eta Lugaritzen eskainiko dituzte dFerian parte hartuko duten hogei taldeek. Ikuskizunen erdiak estreinaldiak izango dira, horien artean Brasilgo Sutil Companhia de Teatroren Avenida Dropsie eta Ez Dok Hiru Biko Teatroren Euskarazetamol. Patxo Telleria eta Mikel Martinezen antzezlan hori izango da dFerian euskaraz egingo den bakarra.