argia.eus
INPRIMATU
Trinitate Plazara itzuliko da Donostiako Jazzaldia
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko maiatzaren 27a
Hank Jones, Abdullah Ibrahim, Randy Weston eta Roy Haynes izango dira, besteak beste, Donostiako 44. Jazzaldian. Aurten, San Telmo Museoko obrak amaituta –alde horretakoak behintzat–, Trinitate Plazak ere jasoko ditu emanaldiak. Zinemaldian bezala, krisiaren ondorioak Jazzaldian ere nabarituko dira: egun bat gutxiago iraungo du –uztailaren 22tik 26ra–, eta Jazz Band Ball ekimena bertan behera geratu da. Aurten 1,6 milioi euroko aurrekontua izango du jaialdiak, iaz baino ia %25 gutxiago. Interneten: www.heinekenjazzaldia.com.