argia.eus
INPRIMATU
Erlikiak
Jakoba Errekondo 2009ko maiatzaren 27a
Zumarra
Zumarra lehengo mendean galdua dugu. Atzo. Duela 30en bat urte. Ceratocystis ulmi onddoak eta Scolytus generoko kakalardoek elkar hartuta, zumardi ederrik eraitsi zuten, galanki. Agonia aspaldi entzun bazen ere, zumarren gorpu-lorra ez da amaitu. Han hemen bizi da aleren bat. Erlikiak. Guda honetan iraun duten ale bakanok ezkutatzen diren habia-lubakien berri jakiteko loraldia seinale. Lorea ezin gordeaz abiatzen du zumarrak urtea eta nabarmen. Agertu behar eta dotore. Zuhaitzen loraldietan dotoreenetakoa.