argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 06a

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburuak Noticias de Gipuzkoan esanak: "Bai, Euskaditik joan egin da jendea hizkuntzarengatik –nik bi ezagutzen ditut– pentsatzen zutelako aurrera egiteko baldintzek ez zutela zentzurik, medikuntza hamar edo hamabost urtez ikasi ondoren. (...) Aberastu egin behar da lotura profesionala Espainia eta Europarekin eta ez dugu hizkuntzarengatik gure buruetan itxita egon beharrik. Hurrengo Lan Eskaintza Publikoetan, euskarak ez du orain arte eduki duen maila izango".

 

Isabel Celáa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak El Diario Vascon esanak: "Euskararekiko hurbilketa ez da garatzen ari. Eskolatik bertatik estimu hori landuko dugu. Euskara maitatzea. Inposatzen den hizkuntza ez da behin ere maitatua izango eta hizkuntza maitatua gehiago erabiliko da".

 
 

Itziar Laka hizkuntza ikerlariak UKn esanak: "Jendeak, oro har, haurrak ezer jakin gabe jaiotzen direla eta pixkanaka-pixkanaka ikasten dutela uste du; baina haurrek ez dute horrela ikasten, ikasketa berez ez da gauzak gehitzea. Berez, esparru bat daukagu eta horretatik, baliagarri ez zaizkigun aukerak ezabatuz joaten gara. Adibide gisa, Japonian jaiotzen diren haur txikiek ederto bereizten dituzte [r] eta [l] eta beren garapen fonologikoa da bi fonema horien bereizketa nolabait ‘desikastea’, beraz, Japoniako umeak heldu japoniarrek bereizten ez dituzten gauza fonetikoak bereizteko gai dira".