argia.eus
INPRIMATU
Arte garaikidearen topikoez barrez
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko maiatzaren 27a
'Hartos de arte'
Amarica proiektuaren baitan, Atiza eta Crash Comic elkarteek antolatuta, Hartos de arte izeneko erakusketa paratu dute Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Arte garaikideari kritika zorrotza egiten dioten hogeita bi komikigileren marrazkiak bildu dituzte bertan, tartean Alvaroortega, Azagra, Mauro Entrialgo, Simonides eta Santi Oruerenak. Erakusketa ekainaren 18a arte izango da ikusgai.