IX. Serantes Antzerki Saria irabazi zuen Pablo Barriok Armiarmategian (isil-misilka) lanarekin, eta orain Artezblai argitaletxeak publikatu du. Maitasun istorioa kontatu du Barriok: antzezlaneko protagonistak, Alpontxok, inoiz adierazi ez duen maitasunaren istorioa. Bere burua aurkitu nahian, maitasun hori argitzeko asmoz, gogoetan aurkituko dugu Alpontxo. Ez dago bakarrik ordea: armiarma bikotea izango du lagun, izaera handiko zomorro parea. “Gu gara munduko ordenaren arduradun” aldarrikatuko dute. Alpontxok, bi intsektuekin berriketan, pertsonen jokaerei buruzko begirada ironikoa eskainiko dio irakurleari, armiarma-sarearen antzera egituratutako antzezlan honetan.