argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 06a

Ramon Etxezarreta, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Deian esanak: "Eginbehar berriari uko egitea nire diskurtsoa sinesten ez nuela onartzea litzateke. Beharrezkoa ikusten dut Euskal Herriarentzat nazionalista ez den proiektu bat. Ez-nazionalismoaren eta euskararen arteko lotura publikoki jende gutxik mantentzen dugu oraindik, ezin dugu ukatu, bidea hori da (...) Patxi Baztarrikak lan handia egin du. Hizkuntz politikaren lidergo instituzionala berreskuratu du eta gainditzeko zailak izango diren adostasunak lortu ditu. Saiatuko gara hala ere".

 

Aingeru Epaltzak Noticias de Gipuzkoan esanak: "Ibarretxe lehendakari izan den bitartean Gasteizko Gobernuak asots handirik gabeko laguntza politika eraman izan du Nafarroako eta Iparraldeko euskarazko irakaskuntzari, hedabideei eta kultur produkzioari begira. (...) Jaurlaritza berriarekin euskaltzaleek ez dugu noski beldur egon behar. Sos bat ere ez zaio noski kenduko euskarari. Hala ari zaizkigu behin eta berriz PSE-EEko buruzagiak. Egiaz ari diren, berehala izanen dugu ikusteko parada".