Munduko ibairik handienak, Amazonasek, inoiz neurtutako ur-emaririk handiena du une honetan. Antza, 2008ko abendutik eurite handiak gertatzen ari dira ekuatore eta tropikoen arteko herrialdeetan, eta horrek eragin du itsasoratzeko eremuan ibaia ohi baino 814 zentimetro sakonago izatea. Orain arteko sakonerarik handiena 2006an neurtu zen, baina oraingoak lau zentimetrotan gainditu du jada orduko hura, eta oraindik igotzen ari da.
Datu honek badu eragina bertako ekonomian: arrantzaleek arrain gutxiago harrapatzen dute eta ondorioz, arrainaren prezioa asko garestitu da. Arrantzaleen kalterako, gutxiago saltzen dute eta.