argia.eus
INPRIMATU
57,9
Jakoba Errekondo 2009ko maiatzaren 21
Etna sumendiaren magalean, Carpineto basoan, Sizilian, Kataniako Sant'Alfio herrian bizi da “Ehun Behorren Gaztainondoa”, Castanea sativa. Zenbait botanikarik 4.000 urte dituela dio. Italiako zuhaitz handiena, Europako zaharrena litzateke. 1965ean desjabetu eta Monumentu izendatu zuten. XVII. mendean Aragoiko Juana erreginak ekaitz batean haren azpian hartu omen zuen abaro, erreginak eta bere segizioko ehun zaldun, behor eta abarrek. Orduan, dagoeneko, hamabost metroko diametroko enborra zuen. Gaur egun 57,9 metroko gerria omen du.