argia.eus
INPRIMATU
Seaskak hitzarmena egin du Hezkundearekin
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko maiatzaren 17a
Pozik da Seaska Frantziako Hezkunde Nazionalarekin lortu duen hitzarmena dela-eta. Ondokoak dira lotutako gaiak: batetik, hiru urtean lehen mailarako hamaika irakasle gehiago emango dizkio Hezkundeak Seaskari. Bestetik, juridikoki eskola gisa aitortuak direnak ikastola moduan aitortzea lortu dute. Bestetik, ikastola berriak irekitzeko prozedura abian jartzen du akordioak, eta azkenik, frantsesarekin eta matematikarekin egin den bezala, irakaskuntza eredu desberdinetan euskararen kalitatea neurtzeko tresna izango da.

Igandean, Herri Urratsen hasieran, honela mintzatu zen Paxkal Indo Seaskako lehendakaria: “Negoziazioak bururatu ditugu. Ez da erraza izan. Aturritik gora bizi diren jende horiek ez dira gu bezalakoak eta gauzak mila aldiz azaldu behar zaizkie konpreni ditzaten eta hala ere ez naiz segur konprenitu duten”.