argia.eus
INPRIMATU
Parazetamolak gibelari kalte egitearen “errua” duen genea aurkitu dute, ustez
Unai Brea @unaibrea2 2009ko maiatzaren 17a
Jakina da parazetamolak, gaur egun gehien erabiltzen den analgesikoetako batek, gibelari kalte egin diezaiokeela dosi handitan hartuta. Are gehiago, zenbait pertsonari dosi arruntak ere egiten die kalte. Berriki, parazetamola hartuta gibelean lesioa izateko arriskuarekin lotuta egon litekeen genea identifikatu du ikerlari talde batek.
- http://ttiki.com/3271