argia.eus
INPRIMATU
Jatorrizko hizkuntzen lege proiektua Kolonbian
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a
Kultura Ministerioa eta 30 talde etnikotako buruzagiak elkarrekin ari dira lege proiektua prestatzen. Kolonbiako jatorrizko hizkuntzak babestea eta sustatzea izango litzateke legearen asmoa.

1886ko Konstituzio Politikoaren arabera, espainiera zen Errepublikaren hizkuntza ofiziala, gainerakoak, eskolan bederen, debekatuta zeuden. 1991ko Konstituzioaren arabera, espainiera da Kolonbiako Errepublikako hizkuntza ofiziala, eta lurralde bakoitzean bertako talde etnikoaren hizkuntza ere ofizial da. Espainieraz gain, 65 amerikar jatorriko hizkuntza daude Kolonbian, afrikar jatorrikoen oinordekoen bi kreolera, eta ijitoen herriak hitz egiten duen romani hizkuntza.