argia.eus
INPRIMATU
Gaitasun kognitiboaren gainbehera 30 urte bete baino lehen hasten da
Unai Brea @unaibrea2 2009ko maiatzaren 12a
Hala dio behintzat Timothy Salthouse-k, Viriginiako Unibertsitateko (AEB) psikologia irakasleak, zazpi urte iraun duen ikerketa burutu eta gero. Haren esanetan, 22 urterekin lortzen dugu gaitasunik handiena zenbait ariketa kognitibo egiteko, hala nola konparazioak azkar egitea edo ustez harremanik ez duten datuak elkarrekin lotzea. 27 urterako, hutsuneak sumatu ditu Salthousek pentsamendu abstraktuan eta zenbait ariketa mota ebazteko gaitasunean; halaber, 37 urterako memoria galera antzematen has daitekeela dio ikerlariak.
- http://ttiki.com/3272