argia.eus
INPRIMATU
Film laburrak eta ekitaldien bideoak Argia.com-en
2009ko maiatzaren 12a
Argia.com-eko Multimedia gune bereziaren (www.argia.eus/multimedia) barruan bi atal berri ireki ditugu: Ekitaldiak eta Film laburrak. Lehenengoan hainbat hitzaldi eta ekitaldi interesgarri biltzen joango gara. Lehena, Anjel Lertxundik Guggenheim museoan Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna jardunaldien baitan eman zuen Eremu urriko hizkuntza batetik: idazle baten hausnarketa. Film laburren atalean, berriz, Euskal Herrian egindako film laburrak (euskaraz edo mutuak) bilduko ditugu. Kanal honek pixkana-pixkana Interneten dauden euskarazko film laburren biltoki izan nahi luke. Inork proposamenik balu, bidali e-posta bat multimedia@argia.eus helbidera edo deitu 943 37 15 45 telefono zenbakira.