argia.eus
INPRIMATU
Eskultura klasikoak Bilbon
2013ko maiatzaren 06a
Venus Milokoaren originala (Louvre)
Venus Milokoaren originala Pariseko Louvren dago, baina Bilbon erreplika fidela ikus daiteke.
Bilbotik irten gabe, besteak beste, Venus Milokoa, Delfoseko Auriga eta Victoria Samotraziakoa, alegia, eskultura klasiko garrantzitsuenak batera ikustea ezinezkoa dela uste dutenek, Mariaren Bihotza elizara joatea besterik ez dute, bertan baitago Bilboko Erreprodukzioen Museoa. 1922an Manuel Ramirez Escuderok sustatutako proiektu honi esker, eskultura klasikoen erreprodukzioak ikus daitezke, eta aditua izan behar da kopiak originaletatik bereizteko. Eskulturak erakusteaz gain, museoak erreplikak egiteko prozesua ere azaltzen du. Horrez gain, bildumazaletasunari buruzko edukiak, tailerrak eta bestelako jarduerak ere eskaintzen dituzte.