Angel Errok Garan esanak: "Gaur egun, euskaraz ere bai, edo euskaraz bereziki, irakurtzen dudan testu askotan, idazleak irakurlea ergeltzat hartzen du. Irakurlearengana hurbildu nahian (horixe baita azkenaldiko tema), haren gainetik kokatu eta gurasokeria nabarmenaz aritzen zaio, argumentuak birrin-birrin eginda, irakurleari kontrako eztarritik ezer joan ez dakion. Ni, irakurle gisa, askotan iraindua sentitu izan naiz".