argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2013ko maiatzaren 06a

Leire Berrocal aktoreak Extasis (1995) filmatu zuen Javier Bardemekin batera. Hedabideek etorkizun handiko aktore gisa aurkeztu zuten. Horri buruz hitz egin du Deian: "Hedabideen kontua izan zen. Ezer egin gabe goratu eta gero zutaz ahazten dira. Ez da bidezkoa inorentzat. Momentu horretan ate batzuk ireki ziren, eta guztiok ginen etorkizun handiko aktoreak, baina ez zegoen guztiontzako lanik. Gezur moduko bat da (...) Nik beti izan ditut oinak lurrean. Kolpetik heltzen zaizu, baina ez da erreala, sortutako zerbait baizik. Hori guztia eusteko industriarik balego, zoragarria litzateke, baina ez dago. Berriei aukerak ematen zaizkie, baina hor gaudenoi ez".