Bilboko Nonick 09 ekimenaren baitan antolatutako Euro Blog Awards lehiaketan Europako hamaika blogik onenak hautatu zituzten. Euskarazko blogen artean IKTeroak (http://ikteroak.blogsome.com) izan zen garaile. Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle eta ikasleen bloga seigarren tokian geratu zen sailkapen orokorrean. Irabazlea Alemaniako Netzpolitik (http://netzpolitik.org) blog politikoa izan zen eta bideoblog onena, berriz, web kulturari zuzendutako Lacomuna.tv (www.lacomuna.tv) telebista saioa. Irabazleak Europako hamabi herrialdetako lagunez osatutako epaimahaiak hautatu zituen. Euskararen ordezkaria Luistxo Fernandez izan da.