Zurich-eko Eskola Politeknikoko ikerlari talde batek 25 eta 60 mikrometro (metroaren milioirena) bitarteko neurria duten robotak sortu dituzte, bakterio batzuk baino hiru aldiz handiagoak, hain zuzen ere. Robot horiek medikuntzan erabili ahal izango dira batez ere; besteak beste, gure arteria eta zainetatik azkar baino azkarrago zirkulatu ahal izango duten itxaropena agertu dute zientzialariek.
- http://ttiki.com/3163