argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko maiatzaren 10

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu-tituluaren blogean Amelia Barquínek hausnarketarako jarritako adibidea: "Galdakaoko euskaltegi bateko maila baxu batean neskato beltz bat ikasten ari da. Kurtso hasierako ariketa batean denek esan behar dute nongoak diren. Neskak Galdakaokoa dela esatean, irakasleak erantzuten dio modu adiskidetsuan hori ezin dela izan eta eskatzen dio benetan nongoa den esateko. Neska haserretzen da (haserre hori kurtso osoan zehar adieraziko du) eta irakasleak ez du ulertzen zergatik, berak zer egin duen txarto".

 

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako IV. Mapa Soziolinguistikoaz Txerra Rodrigezek Garaigoikoa blogean esanak: "Inkestaren datuak 2006koak dira. Zergatik tardatu dute hiru urte emaitza horiek kaleratzen? Ez dut ulertzen, datuak 2006an ez ematea ulertzen dut, inkluso 2007an. Baina 2008an ez, eta 2009ko apirilean? Ez dut ulertzen...".

 
 

José Antonio Pastor PSE-EEren legebiltzarkide taldeko bozeramaileak Berrian esanak: "Mundu horrek [euskararen munduak], euskara zabaltze eta sustatze politiketan alderdi sozialistaren laguntza izango du beti, hizkuntzaren erabilera elementu garrantzitsua iruditzen zaigulako herria egiteko. Mundu euskaltzaleak argi eduki behar du ez dugula euskararen kontrako politika egingo, eta aintzat hartuko ditugula garatzeko".