argia.eus
INPRIMATU
Ibai gorriak Antartikan
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko apirilaren 29a
Taylor glaziarra
Antartikako Taylor glaziarreko izotzak gorriz jantzita daude. Kolore horrek aspalditik harritu ditu ikerlariak; orain gutxi, Harvard Unibertsitateko Jill A. Mikucki ikerlariak artikulu bat eman du argitara Science aldizkarian, gertakari horren zergatia azalduz.

Aipatu glaziarrean orain lau milioi urte harrapatutako ura omen dago, oxigenorik gabea, oso gazia eta sulfatoduna. Bertan mikrobio-sistema konplexua bizi omen da eta hori da lehen aurkikuntza argigarria, sistema hori fotosintesirik gabe eta kanpoko elikagairik gabe bizi ahal izatea, alegia. Teorian, mikrobioek sulfatoa sulfuro bihurtu behar lukete, baina horren ordez, lurreko burdina hartu eta burdina sulfitoa eta burdina oxidoa sortzen dituzte, glaziarrari kolore gorria emanez.

Aurkikuntza honek lagundu egin dezake oso baldintza gogorretan ematen den bizia azaltzeko, eta baita ere Lurretik kanpoko beste planetetan eman litekeena.