argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 06a

Iñaki Petxarromanek Berrian esanak: "Ez inposatzeko politikaren ardatzak’ argitzen hasi dira PSE-EE eta PP: Arabako Euskara Plana aldatuko dute kontratu publikoetan hizkuntz eskakizunik ez egiteko. ‘Euskara inposatzen bada, gaztelania baztertu egiten da’ esan du PPko biltzarkide Javier Morazak. Non eta Araban! Eta, Espainiako Hezkuntza ministro Angel Gabilondok bat egin du tesiarekin".

 

Luis Maria Martínez Gáratek Diario de Noticiasen esanak: "Martínezek Terry Davis Europako Kontseiluko idazkari nagusiak Noticias de Gipuzkoan esandako hitzak hartu ditu hizpide. Hala esan zuen Davisek: “Bateren batek jendeari hizkuntza inposatu behar badio, erakargarri egin beharko luke, jende horrek hizkuntza ikasteko gogoa izan dezan. Ikastera derrigortzen baduzu zure ahulezia ari zara erakusten”. Martínezen hausnarra: “Agian Davis hizkuntza ez garrantzitsuez baino ez da ari eta segurutzat jo du garrantzitsuek ez dutela euren inposizioa justifikatu beharrik. Nebrijak esango lukeen moduan, naturala eta inperioaren lagun delako. Lehenengoek, erlikia etnologikoak-edo, hiztun hipotetikoak seduzitu (Josu Jon dixit) beharko lituzkete".


Josep María Artigal, atzerriko hizkuntzen irakasketan adituak Berrian esanak: "Hizkuntzak ez dira lehenbizi ikasten geroago erabiltzeko, erabiliz ikasten dira. Helburua katalanez hitz egitea bazen lehenbiziko momentutik hitz egitea ahalbidetzen zuten leku, une eta moduak asmatu behar nituen. 1982. urtean hau ez zen erraz planteatu ahal genuen hipotesia".