argia.eus
INPRIMATU
Vietnamen gero eta neska gutxiago jaiotzen dira
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko apirilaren 21
Jakina da Txinan familiek mutilak hobesten dituztela nesken ondoan. Munduan hori da kasurik ezagunena, baina Frantziako Garapenerako Ikerketa-Institutuko (IRD) Christophe Guilmotok dioenez, Vietnamen 2005ean jaiotako 100 neskako 108 mutil jaiotzen baziren, 2006an 112 mutilera igo zen kopuru hori. Ikerlariaren ustez, mutilei ematen zaien lehentasuna areagotzen ari da gizartean, eta horrekin batera handitu egin da neskak izango diren fetuen abortu portzentajea.

Munduko batez bestekoa da 100 neskako 105 mutil jaiotzea; Vietnamen, 2004 arte, 104 eta 109 artekoa izan da mutilen eta nesken jaiotzen arteko ratioa, baina azken urteotako joerak gizartearen interesa erakusten du argi eta garbi. Eta Txinan eta Vietnamen ez ezik, Indian ere, une honetan, arestian aipatutako ratioa 110 eta 120 artekoa da. Indartuz doa joera, beraz.