argia.eus
INPRIMATU
Katalogo berria aurkeztu dute Arto Artian-eko musikariek
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko apirilaren 21
Hirugarren katalogoa aurkeztu zuten joan den ostiralean Arto Artian kolektiboko musikariek. Soinuarekin lan egiten duten artistek osatzen dute kolektiboa, eta musikan independentziaz aritzea dute helburu. Gora Japon, Billy Bao eta Xabi Erkiziaren lanak jaso ditu, besteak beste, bildumak.