Kitxuaz, aimaraz eta guaranieraz irakatsiko dute, baita gaztelaniaz eta ingelesez ere, Boliviako Unibertsitate Indigenan (Unibol). Unibertsitate bakoitzean (hirurak bereizita egongo dira) 40 bat ikasle izango dira eta hamar irakasle. Horietatik hiruk ez dute ikasketa akademikorik, indigenentzat “jakintsuak” dira. Historikoki baztertu diren sektoreei ikasteko aukera eman eta indigenen ezagutzak berreskuratzea da helburua.