argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 06a

Tiraka blogean egorospe erabiltzaileak Jaurlaritza berria datorrela-eta esanak: "Egur apur batek ez liguke kalterik egingo! Esnatzeko baliagarria litzateke; egoera errealaz jabetzeko suspergarria. Zaunka baletoz, piztu egingo ginateke. Badakite, ordea, guk baino hobeto jakin ere, piztiari lozorroan eutsi behar zaiola; alegia, lotan diren milaka eta milaka euskaldun iratzartzen badituzte, arazo larriak izango dituztela. Zer egingo dute? laster jakingo dugu".