argia.eus
INPRIMATU
'Azadiya Welat' berriz itxita
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko apirilaren 26a
Turkiako kurduerazko egunkari bakarra da eta enegarren aldiz geldialdiarekin zigortu dute. Hamazazpi urte daramatza kalean eta dozenaka aldiz itxi dute. Izena aldatu eta berriz argitaratzen dute kurduek. Akusazioa beti bera izan ohi da: “PKK erakundearen propaganda egitea”. 2008ko abenduan Argia Azadiya Welat egunkariko erredaktoreekin egon zen (2.165 zenbakia).