Ikerketa baten arabera, hazkundean dago umeei jaki gozoak hainbeste gustatzearen zergatia. Gorputzak energia asko xahutzen du hazte-prozesuan, eta horrek bultzatuko lituzke haurrak azukrea eta izozkiak kontsumitzera, beste elikagai mota batzuen kaltean. Alta, zenbait zientzialarik uste du ikerketak ez duela gauza baten eta bestearen arteko harreman zuzena frogatu, emaitzak estatistika hutsean oinarritzen dira eta.
- http://ttiki.com/2853