argia.eus
INPRIMATU
Galizieraren erabilerak azkar egin du behera
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko apirilaren 12a
“Berria-k dakar Carlos Callon Hizkuntz Normalizaziorako Mahaiko presidenteari egindako elkarrizketa, eta hala dio: “Oso bitxia da; galizierak mendeetan izan duen hiztun beherakadarik handiena orain gertatu da: hain justu, autogobernu minimo bat dagoenean, Xunta bat dugunean; Konstituzioak ere teorian hizkuntza koofiziala dela dioenean. Beraz, Galizian izan diren gobernuen hizkuntza babesteko politikek huts egin dutela esan daiteke”. Azken ikerketaren arabera (2004koa), hamabi urtean %22 jaitsi da galiziera hiztunen kopurua.