Michiganeko Unibertsitateko (AEB) Nilton Renno irakasleak Phoenix zundak hartutako Marteko argazkietan ur likidoa ageri dela ziurtatu du, nahiz eta erabat frogatzerik ez duen.
Phoenix zundak Marteko Ipar Poloan egin zuen bere lana, eta beraz ez zuen inoiz -20ºC baino tenperatura handiagorik ezagutu. Baina arestian aipatu ikerlariarentzat ura izoztu ez bazen hainbat gatz motarekin nahasturik zegoelako izan zen, eta gauza jakina da uraren izozte-tenperatura hamarka gradu jaitsi daitekeela harekin nahasturik dagoen gatzen arabera. Bestalde, Renno irakasleak dio Phoenix zundak hainbat produktu kimiko –besteak beste perkloratoak– aurkitu izanak bere teoria indartzen duela. Horrela, ikerlari batzuentzat izotz-puska baino ez dena, Rennorentzat perkloratoa duen uraren aztarnak dira.
Phoenix zunda 2008ko maiatzean iritsi zen Martera eta iraganeko azaroaren 2an utzi zion funtzionatzeari. Berari esker zerbait gehixeago dakigu planeta gorriari buruz.