Euskara Elkarteen Federazioak adierazi du hiru urtez barne-hausnarketa egingo dutela, atzera begiratu eta aurrera begirako erronkak zehazteko. Dena den, Topagunearen helburua euskaldunen hizkuntza komunitatea trinkotzea eta zabaltzea izango da. Euskara elkarteen jarduna egituratzen duten bi ardatzak hartuko dira kontuan: erabilera bultzatzea eta sentiberatzearen bidez herritarren eta erakundeen euskararekiko atxikimenduan eragitea.