Euskara hartu dugu ardatz artikulu honetan, baina Kutxak lau hizkuntzatan egiten du lan: euskaraz, katalanez, galegoz eta gaztelaniaz. 2.700 langiletik heren batek Gipuzkoatik kanpo egiten du lan. Euskaraz aritzen direnak baino bulego gehiago dira gaztelaniaz, katalanez eta galegoz funtzionatzen dutenak. Langileen %82 elebidunak dira eta gainerakoak gaztelania hutsean aritzen dira.