Egiptoar Zibilizazioaren Museo Nazionala zabalduko dute aurten Kairon. Munduko museo nagusien artean egotea eta azken aldian beheranzko joera duen turismoa bultzatzea helburu duen proiektuak ez du arrasto eta artelan biltegi hutsa izan nahi: Egiptoko zibilizazioa ulertaraztea du xede. Horretarako zazpi gaitako galeriak izango ditu: “Zibilizazioaren hastapenak”, “Nilo”, “Idazketa”, “Estatua eta gizartea”, “Kultura materiala” eta “Sinesmenak eta pentsamoldea”. Museoaren egoitza Fustat auzoan (argazkian) eraikitzen ari dira, VII. mendean islamiar Egiptoko lehen hiriburua izan zen auzoan.