argia.eus
INPRIMATU
EraLan 2 ikerketa proiektua
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko apirilaren 5
Soziolinguistika Klusterra ari da bideratzen EraLan izeneko ikerketa proiektua eta Kutxa ere tartean da. EraLanen bigarren aldi hau 2008-2010 tartean garatuko da. Hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan euskararen erabileran eragiteko lidergoa aldagaia lantzeko metodoa diseinatu eta probatuko dute. 2010eko udarako esperientzia horietatik ondorioak aterako dituzte.