Orotara 90.000 euro emango ditu Krea Adierazpide Garaikideak hiru ataletan banatuko diren beketan: Proiektuak, Ikerketa eta Prestakuntza. Bekak eskatzeko epea apirilaren 1etik ekainaren 1era arte luzatuko da. Beharrezko informazio guztia Krea proiektuaren webgunean (www.kreared.com) eskura dezakezue. Sortzaile berrien profesionalizazioa sustatzea dute xede beka horiek.