argia.eus
INPRIMATU
Pujol, katalanaz 'La Vanguardia'n
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a
Hizkuntzaren Normalizazioaren Legeak 25 urte bete dituela-eta Institut d’Estudis Catalansen emandako hitzaldian, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak katalanaren egoeraz hainbat hausnarketa egin zuen. Esate baterako, zine aretoetako filmak katalanez azpititulatu eta katalanera bikoizteko legea ontzat hartu du, baina esan du asko kostako dela, berak bere garaian muturrak puskatu zituelako hori lortzeko eta ez zuelako lortu.

Katalan hiztunak zirikatu zituen bide batez. Katalanak ez du arrakasta gehiago katalan hiztunek gutxienekoak mantentzen ez dituztelako, eta esate baterako, jatetxean karta katalanez edo bi eletara eskatzen ez dutelako. Edo katalana hitz egin ez baina ulertzen duten etorkinei ez dietelako katalanez egiten.