argia.eus
INPRIMATU
Ordainsaria
Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2013ko maiatzaren 06a
Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako sahiesbidean ordainsariak jartzea aurreikusi du, Donostiako “bigarren gerriko” berria irekitzean trafikoa azken honetara bideratu dadin. Era berean, Batzar Nagusietako batzorde batean aztertzen ari dira ordainsariak jartzea N-1 errepidean eta Donostiatik Iruñera doan autobidean, “erabiltzen duenak ordaintzen du” leloari segituz.

Pilar Aranarentzat ordainsariak jartzea ezinbestekoa da: “Laster Gasteiza doan AP-1 errepidea zabalduko da. Trafikoa AP-1etik N-1era igarotzea nahi badugu, ordainsariak jartzea besterik ez dago. Hori egin daiteke herritarrek parte hartuz eta erabakiak elkarrekin adostuz, pasa ditzakegu ordu asko eztabaidatzen azken soluzioa errazago egiteko balioko badu, ni horren alde nago, baina azkenean ordainsariak halabeharrez jarriko dira”.