argia.eus
INPRIMATU
2007ko euskal liburugintzaren analisia
  • Batzuen artean ::Jakin 170

    Jakin

    Orrialdeak ::129

    prezioa ::9.95€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko martxoaren 29a
Urtero argitaratu ohi du Joan Mari Torrealdaik euskal liburugintzari buruzko bere analisia. Aurten ere iritsi da momentua, eta horregatik, Jakin aldizkariaren 170. zenbakiak lekua eman dio ikergai horri. 2007ko euskal liburugintzaren datu bilduma eta analisi xehea eskaini ditu Torrealdaik zenbaki honetan, hainbat grafikoz lagunduta, eta egilearen komentarioz jantzia. Horrez gain, zenbaki honetan Martin Ugalde zenaren lan idatzien katalogoa osatu du Jakineko lantaldeak. Hori gutxi balitz, Pruden Gartziak Lazarragari buruzko artikulua idatzi du zenbakia ixteko.