Frantses tokiko instituzioen erreforma

Jakes Bortairu
Dani Blanco
Frantziako Estatuko lurralde elkargoen erreforma gogoetatzeko sortu zen Balladur izeneko batzordeak bere lana argitaratu du. Proposatzen dituen 20 neurriek polemika franko piztu dituzte Frantzian barna. Oraiko sistema korapilo hutsa baldin bada eta herritarren gehiengoa sinplifikazioaren alde agertzen bada, argi da urtetako botere gune eta batzuen abantailak inarrosten dituela.
 
Txostenak proposatzen duenaren eta udazkenean legeak xedatuko duenaren artean diferentzia handiak izaten ahal direla jakinik ere, erreforma honek aukera nahiz mehatxuz beteriko erronka berriak sortzen ditu: hauteskunde-barrutien birmoldaketa, herri ordezkariak hautatzeko moldeak, lurralde elkargoen arteko eskumenen banaketa edota horien ditu iturrien sistemak, horiek guztiek epe ertain eta luzean bizitza politikoaren ibilmodea aldatuko dute.
 
Baina Euskal Herriko herritarrentzat erronka nagusia epe motzean kokatzen da, hots hemendik legea bozkatu bitartean. Txosten honetan nehon ez da Euskal Herria aipatzen. Korsika, Alsazia eta itsasoz gaindiko lurraldeak aipatzen dira, Erregioen mugak aldatzeko eskaerak ere bai, Bretainiako kasuari erreferentzia inplizitua eginez. Euskal Herriaz deus ez. Alta non izan da 1996tik hona hemen baino, instituzio baten aldeko mobilizazio iraunkor eta zabalagorik?
 
Are gehiago, Hautetsien eta Garapen kontseiluetako delegazioak Balladurren esku utzi zuen txostenean aipaturiko arriskuak konfirmatzen dira. Laburbiltzeko, ez da inongo proposamen edo prozedurarik Euskal Herriari ezagupen instituzionala aitortzeko. Probabilitate handia bada instituzioen erreforma honek Euskal Herriari deus berezirik ez ekartzeko, 2002an deserdiratze legearekin gertatu bezala. Aldiz erreformak zaildu edo oinarririk gabe utziko ditu azken urteetan sortu prozedurak eta sasi-erakundeak, hain zuzen askotan instituzio baten premia ukatzeko erabiliak izan direnak.
 
Ondoko hilabeteetan erreforma horri buruzko eztabaida Euskal Herrian, Iparraldeko ezagupen instituzionalaren inguruan kokatu beharko da. Azken urteetan mobilizatu ziren sektoreez gain, orain arte sasi-erakunde, Antolaketa Eskema eta Lurralde kontratuekin asetu zirenek ere badute zer erran eta zer egin. Hautetsien nahiz herritarren aldetik, karrikan nahiz erakundeetan ahots ozen eta bakarra entzunarazi behar da: Ipar Euskal Herriak berezko instituzioa behar du orain!

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude