argia.eus
INPRIMATU
Lisboako hilketak Jon Arretxeren lan berrian
  • Jon Arretxe ::Fatum

    Elkar

    Orrialdeak ::142

    prezioa ::11.80€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko martxoaren 29a
Prostituta zaharrak, jonkiak, eskaleak, arloteak... denak ari dira hilda agertzen Lisboan. Norbait dabil hiriko bazter ilunenak “garbitu” nahian. Baina hildako horien artean Mariza ere azalduko da, eta horrek hiltzailea bilatzera bultzatuko du Mario Barbosa. Polizia ohia, fado kantaria, Barbosa da Jon Arretxeren nobela berriko protagonista. Barbosa, eta Lisboa bera, hiriak protagonismo handia hartuko baitu kontakizunean, ia beste pertsonaia bat bihurtzeraino. Portugalgo hiriko kale estuenetan, aldapetan, tranbietan... Barbosak hiltzailea bilatuko du deskantsurik gabe. Morto Vivacerekin irekitako bideari jarraitu dio Arretxek lan honekin.