argia.eus
INPRIMATU
Eskorbutoren zenbait disko berrargitaratuko dituzte
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko martxoaren 24a
Santurtziko punk taldearen diskoak berrargitaratzea boladan dago: lehen maketa, Jodiendolo todo, berriz argitaratu ondoren, Bizkaiko arratoien Las mas macabras de las vidas eta Demasiados enemigos berrargitaratuko ditu apirilean Guns of Brixton zigiluak. Bi disko horiek dira Eskorbutoren betiko taldekideek egindako azken bi lanak, 1988koa lehena, eta 1992koa bigarrena. Gainera, beste bi lan ere aurki izango dira salgai: La otra cara del rock zuzenekoa, eta Eskorbuto al parlamento, 1986ko kasetearen sei abestiak biltzen dituena.